Garraiobide hobea, irisgarriagoa, modernoagoa, seguruagoa eta ekologikoagoa.

Betiko TOPOa, orain
metroaren zerbitzuekin.

  • Pasaia - Bilbao
  • Hendaia - Lasarte
  • Pasaia - AƱorga

7,5 minutuko maiztasuna

Betiko TOPOa, metroko maiztasunekin. Hasiera batean Donostia eta Irun tunelen bidez (hortik datorkio TOPO izena) lotzen zituen ibilbidea gure egunerokotasunaren parte izan da, eta da. Orain, TOPOak hobera egingo du, metro-zerbitzua emango digun sare modernoago batekin.

Beste 3 geltoki

Dagoeneko erabilgarri duzu zerbitzu hobea eskainiko duen TOPOa, Donostian hiru geltoki berri dituena, eta Pasai Antxon, lurpean, beste bat. Gainera, zerbitzuaren abiatzearekin, Amaran 21.000 m2 baino gehiago erabilera publikorako libre geldituko da, hondartzen trenbide-gunea ezabatzeari eta Antxoko biaduktua eraisteari esker.

Easo TOPOgunea

Easoko geltokian TOPOgunea kokatu dugu, bertatik igarotzean proiektuaren inguruko nahi adina informazio jaso dezazun. Arreta-ordutegia honakoa da: 08:00 - 15:00. astelehenik ostiralera.

Google Maps-en ikusi