Galderak

Zerbitzua 2026an abiatuko da. Galderarik ba al duzu? Zure galdera bidali dezakezu.

Lasarte-Oriakoa, Irungoa... naiz. Zertan hobetuko du nire eguneroko bizitza eraikuntza berriak?

Urtean egiten diren 6,7 milioi bidaietatik %60 Donostian bizi ez diren pertsonek egiten dituzte. TOPOa donostiarrentzat zein gipuzkoarrentzat da (bereziki, inguruko herrietako biztanleek erabiltzen dute). Hori dela-eta, azpiegiturak handitzearekin batera, Gipuzkoako biztanleak unibertsitatera edota lanera modu zuzen, eroso eta jasangarriagoan bertaratu ahal izango dira.

Mugi, Bat eta Barik txartelekin bidaiatu ahal izango dut?

Bai, hirurak erabili ahal izango dira TOPOko geltoki berri guztietan, Euskotren-ETSko gainerako geltokietan bezala. Geltoki bakoitzak tornuak ditu zure bidaia balioztatu ahal izateko.

Amaitu dira Amarako linea-aldaketak?

Bai, Pasaiatik Zumaiara bidaiatu ahal izango duzu trenetik jaitsi eta denborarik galdu gabe.

Eta zer gertatuko da Amaran?

Amarako gainazaleko geltokiak bidaiariak dituzten trenak jasotzeari utziko dio, eta etorkizunean auzo berri bihurtuko da; izan ere, 21.000 m² berreskuratuko baitira etxebizitzak, berdeguneak eta herritarrentzako ekipamenduak sortzeko.

Nora jo dezaket nire zalantzak argitzera?

Behin bide berria martxan dagoenean, Kontxa-Zentroko geltokiko herritarren arreta zerbitzuaren bulegoan, eta, bitartean, Amarako egungo geltokiaren atariko HAZ bulegoetan.

Antiguok eta Erdialdeak badute euren autobus zerbitzua. Zertarako behar dute orain trena?

Autobusak zerbitzu bikaina eskaintzen du Donostian, baina TOPOaren zerbitzua osagarria izango da eta aukera emango du modu eraginkorrean mugitzeko. Trena garraiobide efiziente eta puntualena da, eta beste garraiobideek ez bezala, zerbitzua modu independientean eskaintzen du. Lurpeko azpiegitura denez, trafikoak ez dio eragiten, ezta bestelako baldintzek ere. Bestela esanda, hirigunea itxita badago, Behobia-Donostia edota Klasika bezalako probak direla medio, trenak modu berean eskainiko du zerbitzua.