Eragozpenak

Topoaren Benta Berriko geltokiko lehenengo sarbidearen zulaketaren aurretiazko lanak hasi dira

• Gaurtik aurrera Zarautz etorbidean (33 eta 41 zenbakien tartean) afektaturiko zerbitzuen erreposizio lanetan ari dira

Lugaritz eta Easo artean eraikitzen ari den Topoaren trenbide saihesbidearen lanek pausu berri bate mango duten Zarautz etorbidean (33 eta 41 zenbakien artean), Benta Berriko geltokiaren 1. sarbidearen zulaketaren aurretiazko lanekin, izen bereko udal kiroldegiaren alboan kokatzen delarik.

Obrako lantaldeak aurreko ostegunean ibilbide honetako bi karriletako bat eten zuen, eta behin behinean 20 auto aparkaleku okupatu dituzte afektaturiko zerbitzuen erreposizioa gauzatzeko: gasa, argiztapena, euri-urak eta saneamendua, hain zuzen ere. Lan horiek faseka gauzatuko dira (lehenik eta behin, zentrorako noranzkoan eskuineko espaloian, eta ondoren ezkerrekoan) eta urtarrilak 11ra arte luzatuko diren arren, eguberri epealdirako, abenduak 21 eta urtarrilak 6 bitartean, lanak bideratuta egongo dira eta kalea aurrez zegoen egoerara itzuliko da. Egin beharreko lanak Behin lan eremua eta zirkulazio gunea banantzen duten plastikozko hesiak kokatu direlarik, eta beharrezko zirkulazio bertikala ezarrita, gaur astelehenetik aurrera inguruneko afektaturiko zerbitzuen erreposizio lanei ekingo zaie. Abenduak 17 eta 21 bitartean, zirkulazio aldaketa gauzatuko da, Zarautz etorbideko errepidearen galtzadaren beste aldera, zerbitzu ezberdinen galtzada azpiko gurutzadura guztiak amaitzeko helburuarekin. Eguberrietako oporrak igaro ondoren, eta behin zerbitzuen desbideratze guztiak gauzatuta, Benta Berriko geltokiaren 1. sarbidearen zulaketa lanei ekiteko okupazio lanak martxan ipintzea aurreikusten da. Antigua - Benta Berri auzoari eta unibertsitateari zerbitzua emango dion etorkizuneko geltoki berriaren 2. sarbidean ere dagoeneko lanean ari dira, orain bi haste hasi zituzten lanak, Benta Berri plazatik.