#AmaraBerriBat
TOPOaren lurperatze lanei esker, orain diseinatzen hasiko garen gune berri bat irabaziko du hiriak Amaran. Proiektuaren bitartez, auzoa berritu egingo da, eta hiriarentzat eta hiritarrentzat aukera berriak eskainiko dira. Zure proposamena bidali nahi duzu?
500 etxebizitza berri baino gehiago
Proiektuaren lehentasuna da Donostiak eta donostiarrek egoitza-erabilera aukera gehiago izatea. Horretarako, etxebizitza eraikin berriak egingo dira hiriko arkitekturarekin eta urbanismoarekin uztartuz, eta orain osatzeari ekingo diogun planaren arauak jarraituz..
6.000 m²-ko gune publiko berdea
Trenbideak bitan banatu duen auzoa Donostian bizi diren hiritarren erabilerarako eta gozamenerako elkargune bilakatuko da orain. Garapen urbanistikoa ahalbidetuko duen gune berde eta jasangarria sortuko da, auzotarren ongizaterako. Zarata gutxiago eta atseden gehiago.
Jarduera berriak
Auzoak aktibitatea eragingo duten denda eta hornikuntza berri gehiago izango ditu, zerbitzua nabarmen hobetuz, ez soilik inguruan bizi diren hiritarrentzat, baita gainerako hiritarrentzat ere. Zerbitzu berriok definitzeke daude oraindik, eta osasunarekin, kirolarekin edota kulturarekin lotura izango duten beharrei erantzungo diete.
Lotura berriak
Easo-Amara geltokiko lurperatzeak aukera emango du transbordoak egin ahal izateko erdiguneko puntu berria sortzeko. Puntu honek TOPOaren, Dbusen, Lurraldebusen, autobus elektriko adimendunen edota bizikleten bitartez mugikortasuna errazteko aukera emango du. Hau da, garraiobide iraunkorrak erabiltzeko erraztasunak eskainiko ditu.