TOPOaren lanak aurrera doaz, eta eraldaketa dagoeneko sumatzen hasia da hiriko hainbat puntutan.
Urtea amaitu baino lehen gauzatuko den mapa berri hau eraldaketa baten erakusle da: auzo eta udalerrien arteko lotura hobetzeaz gainera, joan-etorrien denbora murriztuko du, eta Donostiako eta inguruko mugikortasuna eraldatuko du.
Urte askotako lan korapilatsuen ondoren, proiektuak beste fase bati helduko dio orain; hiri-integrazioa eta etorkizuneko geltokien zerbitzuaren abiatzea ardatz dituen faseari.
4.2 km-ko ibilbide zabalera
7'5 minutuko maiztasun berria
3 geltoki berri
6 sarbide puntu berri
21.000 m2-ko gune publiko liberatua
TOPOgunea hiritarrei TOPOaren zabaltze-proiektuari buruzko beharrezko informazioa eskaintzeko sortu da. Bertan, zu bezalako hiritarrei sortutako zalantzak, webgunean argitu ez direnak, argituko dizkiegu.
Easoko Euskotren geltokian ere eskainiko dizugu arreta ondoko ordutegian
Astelehenetik ostiralera 08:00-15:00.
T: 943 50 43 56
E: topo@ets-rfv.eus
Urtean egiten diren 6,7 milioi bidaietatik %60 Donostian bizi ez diren pertsonek egiten dituzte. TOPOa donostiarrentzat zein gipuzkoarrentzat da (bereziki, inguruko herrietako biztanleek erabiltzen dute). Hori dela-eta, azpiegiturak handitzearekin batera, Gipuzkoako biztanleak unibertsitatera edota lanera modu zuzen, eroso eta jasangarriagoan bertaratu ahal izango dira.
Bai, hirurak erabili ahal izango dira TOPOko geltoki berri guztietan, Euskotren-ETSko gainerako geltokietan bezala. Geltoki bakoitzak tornuak ditu zure bidaia balioztatu ahal izateko.
Bai, Pasaiatik Zumaiara bidaiatu ahal izango duzu trenetik jaitsi eta denborarik galdu gabe.






