Albisteak
HAURRENTZAKO MARRAZKETA LEHIAKETA: Nola imajinatzen duzu etorkizuneko Topoa?
Ostegun honetan, urriaren 8an, ‘Nola imajinatzen duzu etorkizuneko Topoa?’ haurrentzako marrazki-lehiaketan parte hartzeko epea irekiko da. Lehiaketaren helburua da trenak eta mugikortasun jasangarriak familien egunerokoan, haien joan-etorrietan, duen garrantzia balioan jartzea, besteak beste, eskolara, lanera, senideak bisitatzera, eta kirol edo aisiako beste edozein jardueratara hurbiltzeko.
Lehiaketa honen bidez, etorkizuneko erabiltzaileekin batera hausnartu nahi da nola mugitzen garen eta zer egin dezakegun gure desplazamendu-ohiturak hobetzeko eta gure planeta zaintzeko. Parte-hartzaileek marrazki libre bat egin beharko dute, baldintza bakarrarekin: etorkizuneko trena nolakoa izango den erakustea. Sormena eta originaltasuna, proposatutako gaiarekiko lotura, adinera egokitutako kalitate artistikoa eta mugikortasun jasangarriarekin lotutako balioak transmititzeko gaitasuna baloratuko dira.
13 urte arteko haurrek (hauek barne) parte hartu ahal izango dute, kategoria hauetan:
- 5 urtera arte (2021ean, 2022an, 2023an, 2024an eta 2025ean jaioak)
- 6-7 urte (2019-2020an jaioak)
- 8-9 urte (2017-2018an jaioak)
- 10-11 urte (2015-2016an jaioak)
- 12-13 urte (2013-2014an jaioak)
Marrazkiak urriaren 8tik 30era bitartean jasoko dira (biak barne). Herritarrei arreta emateko Euskotrenen bulegoan entregatu daitezke paperean, Amarako geltokian (Easo plaza 6, Donostia), astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 20:00etara. Marrazkiak posta elektronikoz ere bidal daitezke, helbide honetara: topoabadator@euskotren.eus. Orrialde honen eskuinaldean dauden oinarriak kontsultatzea gomendatzen da, beharrezko dokumentazioa eransteko.
Epaimahaiak kategoria bakoitzeko bi lan aukeratuko ditu (irabazlea eta finalista), eta, beste sari batzuk jasotzeaz gain, 2051. urtera arte Kontxa-Zentroko geltoki berrian gordeko den denboraren kapsulan sartuko dira. Irabazleak azaroaren 4an ezagutuko dira www.topo.eus eta www.euskotren.eus webguneetan eta Euskotrenen sare sozialen bidez. Web-orri horietan bertan lehiaketaren oinarri guztiak kontsulta daitezke.