#AmaraBerriBat

TOPOaren lurperatze lanei esker, orain diseinatzen hasiko garen gune berri bat irabaziko du hiriak Amaran. Proiektuaren bitartez, auzoa berritu egingo da, eta hiriarentzat eta hiritarrentzat aukera berriak eskainiko dira. Zure proposamena bidali nahi duzu?

500 etxebizitza berri baino gehiago 

Proiektuaren lehentasuna da Donostiak eta donostiarrek egoitza-erabilera aukera gehiago izatea. Horretarako, etxebizitza eraikin berriak egingo dira hiriko arkitekturarekin eta urbanismoarekin uztartuz, eta orain osatzeari ekingo diogun planaren arauak jarraituz..

6.000 m²-ko gune publiko berdea

Trenbideak bitan banatu duen auzoa Donostian bizi diren hiritarren erabilerarako eta gozamenerako elkargune bilakatuko da orain. Garapen urbanistikoa ahalbidetuko duen gune berde eta jasangarria sortuko da, auzotarren ongizaterako. Zarata gutxiago eta atseden gehiago.

Jarduera berriak 

Auzoak aktibitatea eragingo duten denda eta hornikuntza berri gehiago izango ditu, zerbitzua nabarmen hobetuz, ez soilik inguruan bizi diren hiritarrentzat, baita gainerako hiritarrentzat ere. Zerbitzu berriok definitzeke daude oraindik, eta osasunarekin, kirolarekin edota kulturarekin lotura izango duten beharrei erantzungo diete. 

Lotura berriak

Easo-Amara geltokiko lurperatzeak aukera emango du transbordoak egin ahal izateko erdiguneko puntu berria sortzeko. Puntu honek TOPOaren, Dbusen, Lurraldebusen, autobus elektriko adimendunen edota bizikleten bitartez mugikortasuna errazteko aukera emango du. Hau da, garraiobide iraunkorrak erabiltzeko erraztasunak eskainiko ditu.

Bidali zure proposamenak

Ba al daukazu proposamenik Amarako TOPOaren lurperatze-lanetarako geratzen diren 21.000 m²-ko guneari erabilera berria emateko proiektua hobetzeko? Zeintzuk dira, zure ustez, auzoaren behar garrantzitsuenak? Nola lagundu dezake proiektu berriak gunearen indarberritzean?