Eragozpenak

Pedro Mari Ugartemendia kalea moztu egingo da, Topoaren Bentaberriko geltokira sartzeko kanoia eraikitzeko

Lugaritz eta Mirakontxa arteko Topoaren saihesbidearen lanak direla eta, Donostiako Pedro Mari Ugartemendia kalea moztu egin beharko da aste honetatik aurrera. Zehatzago esanez, mozketa urtarrilaren 8tik aurrera egingo da, Bentaberriko geltokirako 1. sarbidea eraikitzeko. Geltoki hori izango da udal kiroldegitik gertuen egongo dena, eta sarbidea hegoaldeko kanoia izenez ere ezagutzen da.

Hori dela eta, Pedro Mari Ugartemendia kalea trafikorako moztuko da, eta ibilgailuak Jose Goikoa eta Xalbador Bertsolaria kaleetatik desbideratuko dira. Beharrezkoa izango da, baita ere, Zarautz kalean zenbait aparkaleku okupatzea.

Antiguari, Bentaberriri eta unibertsitateko campusari zerbitzua emango dien geltokiaren inguruan, Bentaberri plazan dagoen 2. sarbidearen hondeaketa lanak ere ari dira egiten.

BARKATU ERAGOZPENAK