Albisteak

ETSk Topoaren saihesbidearen Mirakontxa-Easo tartea esleitu du 53,2 milioi euroren truke, 48 hilabeteko epean egiteko

Eusko Jaurlaritzak, Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoaren bitartez, UTE Sacyr-Cavosa-Campezo-Mariezcurrena-Zubieder ABEEari esleitu dio Donostia erdialdetik igaroko den Topoaren trenbide saihesbidearen Mirakontxa-Easo tartearen obra zibilari dagokion kontratua.

Esleipena lortu duen ABEEak 48 hilabeteko epea eta 53.284.363.17 euroko aurrekontua ditu 2.087 metroko trazatua eraikitzeko. Lan horien barruan lur azpiko bi geltoki eraikiko dira, Kontxa Erdialdea eta Easo, hain zuzen ere.