Albisteak

Amaitu dira Easo-Amaran egingo den Topoaren geltokiko hondeaketa lanak

• Lur azpiko trenbide saihesbideko lineako tunelak Donostiatik igarotzean izango dituen 4.200 metroetatik 2.800 metro hondeatu dira dagoeneko

• Easo plazaren parean, 40 metroko tartean, lurrak finkatzeko eta indartzeko eraikuntza sistema aplikatuko da

Euskal Trenbide Sareak Topoaren trenbideko saihesbidean egongo den eta Easoko geltokia hartuko duen haitzuloaren hondeaketa lanak amaitu ditu. Antonio Aiz Eusko Jaurlaritzako Azpiegitura eta Garraioko sailburuordeak tokia bisitatu du gaur goizean, Aitor Garitano ETSko zuzendari nagusiak lagunduta, eta lanen aurrerapen mailaren berri eman dute. Halaber, erakunde publikoko Eraikuntza zuzendariak Jet Grouting eraikuntza-sistema azaldu du. Sistema hori 40 metroko luzeran aplikatuko da Mirakontxa-Easo tarte horretan, Easo plazaren parean, lineako tunela egin aurretik harkaitz biguneko tarte bat sendotzeko eta indartzeko.

Gaurkoa izan da tarte hori jende aurrean erakutsi den lehen aldia. Bertan, haitzuloaren hondeaketa lanak amaitu dira; lineako tunelak dituen 2.100 metroetatik 1.000 metro zulatu dira, hau da, %47a. Bisitariak, Morlansen lur gainera aterako den eta lurpeko saihesbidea Anoetatik datorren egungo Topoaren linearekin lotuko duen tunelaren aldetik sartu dira.

Bisitan, Antonio Aizek obraren egoera azaldu du. Tunelaren zati batean hormigoia botatzeko lanak hasi dira dagoeneko. Era berean, Autonomiako kanoiaren bat egitea edo kalea duela denbora gutxi egin da, eta lanak “aurreikusitako plangintzaren arabera ari dira aurrera egiten”.

Easotik aurrerako obraren egoera testuinguruan jarrita, Antonio López ETSko Eraikuntza zuzendariak hartu du hitza, Mirakontxa-Easo zatiko eremu jakin batean lursaila egonkortzeko aplikatuko den Jet Grouting eraikuntza-metodoa zehatz-mehatz azaltzeko. Erabiltzen ari den hondeaketa sistema lubaki-makina bidezkoa da, eta, horretarako, material harritsuak bilatzen ari dira.

Eraikuntzak aurrera egin ahala, Easo Plazaren azpian, 40 metro inguruko luzeran, iragazkortasuna duen harkaitz biguna dagoela ikusi da. Tunelaren hondeaketa lanetan aurrera egiten jarraitu aurretik, beharrezkoa da lurra trinkotzea, tunelaren klabearen gainean sendotze-tratamendua gauzatuz.

Jet Grouting metodoa harkaitza indartzeko

Jet Grouting horizontaleko zutabeak eginez ekingo zaio prozedurari, tunela hondeatu aurretik babeserako “aterki” funtzioa betetzeko. Ekipo espezifikoak behar dituen teknika da. Zulaketak, Preventer izeneko lanabes berezi batekin gauzatuko dira. Preventer lanabesak, balbula-sistema baten bitartez, zulaketak egitean eta zulagailuak injektatzean ateratzen diren materialen bolumena kontrolatzea ahalbidetzen du, eta baita zulagailuaren ahoa ixtea ere, esnearen (zementu injektatua) fraguatze prozesua amaitu arte.

Jet Grouting-a, oso trinkoak ez diren lurzoruak tratatzeko presio handiko teknika da, nahasketa eginez eta haren ordez zementua sartuz. Horrela, lurrak erresistentziarako duen ahalmena hobetzen da.

Funtsean, zementu-esne (grout) zorrotadak jaurtitzen dira abiadura handiko tobera batzuen bitartez, horrela lurrarekin integratzeko. Emaitza gisa, tratamendua jaso duen puntu bakoitzean zementatutako lur-zutabe bat lortzen da.

Aurretik adierazi den bezala, aurreikusitako tratamendua jet grouting horizontaleko hiru zutabeko aterki bat egitean oinarritzen da. Aterki hori 40 cm-ko diametrokoa da, eta 30 cm-ko tartea du zutabeen artean. Horrela, tunelaren klabearen gainean metro bateko lur-eremua tratatzea lortzen da.

Zutabe horietako bakoitza Preventer balbularen erabileraren bitartez gauzatzen da, eta hiru fase egiten dira: hondeaketa, jet zutabea gauzatzea eta, azkenik, fraguatzen hasi arte itxaron beharreko denbora. Hiru fase horiek amaitu ondoren, hurrengo zutabea egin daiteke.

Aurreikusitako aterkiak 9 metro dira luze. Aterki bakoitza amaitutakoan, jet grouting ekipoa kendu eta tunela lubaki-makina bitartez zulatuko da, egindako babesaren azpitik.

Ez da antzeko indartze jarduketak egiten diren lehenbiziko aldia. ETSk Txurdinagan erabili ditu Bilboko metroaren 3. linean, eta aurretik 2. linean, Basaurin, eta 1. linean, itsasadarretik igarotzean. Makina horrekin berarekin egindako Jet Grouting-en adibideak arrakastaz gauzatu dira Bartzelonan abiadura handiko linearen tuneletan.

Obraren aurrerapena

Lurrazaleko jarduketei dagokienez, Easo-Zubiriko sarbide-kanoian piloteen %65 gauzatu dira dagoeneko, eta martxorako amaitzea aurreikusten da. Ondoren, hormigoi armatuzko ateburua (“estalkia”) egingo da, eta ekainerako amaituko da. Loiolako kanoian, ukituriko zerbitzuak desbideratzen hasi dira, eta horrek eragina izango du izen bereko kalean eta San Martin kalean. Otsailaren 1etik aurrera zirkulazioa behin-behinean desbideratu eta errei bakarrera murriztuko duen lauza jartzen hasi dira.

Erdialdean dauden bi kale horien artean, 38 metroko sakoneran, egongo da trenbide saihesbideko hirugarren geltokia, Erdialdea-Kontxa. Lan horiek datozen hilabeteetan hasiko dira, une honetan eraso fronteak alde batetik Eason eta bestetik Mirakontxan, dituzten lubaki-makinak heltzen direnean.

Lugaritz-Mirakontxa tarteak, bestalde, guztira izango dituen 2.100 metroetatik 1.800 metro ditu hondeaturik, hau da, %85. Gaur egun, estaldurarako orga ari dira muntatzen, tunela hormigoiztatzeko. Bentaberriko haitzuloa hondeatu ondoren, une honetan ganga iragazgaizteko eta kontra-ganga enkofratzeko lanak ari dira egiten.

Dagoeneko pilotedun pantaila gauzaturik duen Xalbador Bertsolariaren kaleko kanoia aste honetan bertan kalatu da. Bentaberri plazako kanoian, bestalde, iragazgaizteko lanak ari dira egiten, ondoren hormigoia botatzeko.