Etorkizuneko garraiobiderako prestatzen ari gara

Hemen, TOPOaren zabaltze-proiektuaren inguruko informazioa topatu dezakegu. Ongi etorri, TOPOgunera. 

Azken jakinarazpenak

Denak ikusi

Garraio sailak amaitu ditu Topoaren saihesbideko Mirakontxa-Easo tarteko hondeaketa lanak

Irakurri

Garraio Sailak amaitu ditu Topoaren saihesbideko Lugaritz-Mirakontxa tarteko obrak

Irakurri

Nasen amaierarekin eta Bentaberriko geltokiaren behin betiko estaldurarekin, Donostiako Topoaren obrek indarra hartu dute.

Irakurri

Aurrera doan lana

Ondokoa da lanen egungo betetze-egoera, 2022ko urrian

  • Zulatutako ibilbide berria
  • Proiektatutako ibilbide berria
  • Lanaren norabidea
  • Guztira Lugaritz-Easo tartean
    % 87
  • Lugaritz-Mirakontxa tartean
    % 100
  • Mirakontza-Easo tartean
    % 75

Hobekuntzak

Mugikortasuna hobetu nahi dugu, iristeko...

Unibertsitatera

Kimika, Arkitektura, Haur Hezkuntzako Gradua edo Donostiako campusean eskaintzen dituzten diziplinetako beste edozein ikasten ari direnak erosoago edo zuzenago joan ahalko dira fakultatera, Benta-Berriko geltoki berriari esker. Bestalde, eta Hendaia-Zumaia ibilbidea linea zirkular bihurtuko denez, ez duzu zertan trenez aldatu. Esate baterako, gaur egun Easoko geltokian trenez aldatu behar duen Errenteriako ikasle batek jada ez du tren-aldaketa hori egin beharko.

Lanera

TOPO bidez bidatuz gero, lana dela-eta egunero bere herri edo hiritik beste nonbaitera joan behar duen erabiltzaile batek diru asko aurrez dezake (gasolina, bidesariak, aparkalekua, eta abar). Adibidez, Amaran bizi den baina Antiguan lan egiten duen langile batek, edota lantokia Donostiako erdialdean duen Orioko bizilagun batek. Gainera, irakurtzeko, telesail bat ikusteko edo atseden hartzeko aprobetxa dezakezu tren-bidaia.

Ekitaldi jendetsuetara

Trenak gainerako garraiobideetatik aparte funtzionatzen du. Lurpean dagoenez, ez dago hiriko trafikoaren eta bestelako baldintzatzaileen eraginpean. Adibidez, TOPO bidez, ehunka pertsona irits daitezke Zarautzetik, Lasartetik edo Irundik Errealaren partida batera hiria kolapsatu gabe eta auto-ilarak saihestuta.

Etxera gauez

Alde Zaharrean kuadrillarekin afaldu eta Usurbilera joateko edota Benta-Berrin hainbat orduz lan egin eta Intxaurrondora itzultzeko maiztasun handiagoko zerbitzua izateaz gain, TOPOak garraio seguruko zerbitzu bat ere eskaintzen die erabiltzaileei. Angelu itsurik gabe, gauez etxera itzultzeko bidaiak seguruagoak izateko estandar guztiak betetzen dituzte TOPOko estazioek.

Donostiako erdialdera

Hala, auto kopurua murrizten da eta, horrenbestez, ibiltari nahiz txirrindulariek toki gehiago dituzte. Gainera, hirira sartzeko «puntako orduetan» ohikoak diren auto-ilarak saihesten ditugu.

Txoko berezietara

Gipuzkoan ezagutzea eta berriz ere bisitatzea merezi duen txoko ugari daude. Nolabait, TOPOari esker, leku interesgarri horietatik gertuago egon gaitezke eta garraiobide jasangarri bat baliatuta goza dezakegu halako tokiez. Adibidez, Zarautzera arratsalde pasa joan nahi duen Pasaiako surflari batek, edo Antiguan bizi den eta Itzurunera (Zumaia) piknik bat egitera joateko plana duen bikote batek.

Hiritarren galderak

TOPOgunea hiritarrei TOPOaren zabaltze-proiektuari buruzko beharrezko informazioa eskaintzeko sortu da. Bertan, zu bezalako hiritarrei sortutako zalantzak, webgunean argitu ez direnak, argituko dizkiegu.

TOPOgunea Easo Amara

Easoko Euskotren geltokian ere eskainiko dizugu arreta ondoko ordutegian
Astelehenetik ostiralera 08:00-15:00.
T: 943 50 43 56
E: topo@ets-rfv.eus

Antiguak eta Erdialdeak badute euren autobus -zerbitzua. Zertarako behar dute orain trena?

Autobusak zerbitzu bikaina eskaintzen du Donostian, baina TOPOaren zerbitzua osagarria izango da eta aukera emango du modu eraginkorrean mugitzeko. Trena garraiobide efiziente eta puntualena da, eta beste garraiobideek ez bezala, zerbitzua modu independientean eskaintzen du. Lurpeko azpiegitura denez, trafikoak ez dio eragiten, ezta bestelako baldintzek ere. Bestela esanda, hirigunea itxita badago, Behobia-Donostia edota Klasika bezalako probak direla medio, trenak modu berean eskainiko du zerbitzua.

Egunerokoan ez dut TOPOa erabiltzen, zer garrantzi du eraikuntzak niregan?

Erantzun ugari egon daitezke, baina garrantzitsuena honakoa da: TOPOak hiria hobetuko du. Batetik, zerbitzu hobea eskaintzen badu, hirian auto gutxiago ibiliko dira (trenak 100 autok bezainbeste pertsona garraiatzen ditu), eta hiri erosoagoa bilakatu dezakegu oinezkoentzako gune gehiagorekin eta kutsadurarik gabe. Bestalde, birsortze urbanistikoa hobetuko du. Easo auzoan tren lubakia desagertuko da, eta egungo 21.000 metroko trenbidea lur azpian kokatuko dugu, eta hiriko gune berri bilakatu: gune berdeak, irekiak...

Lasarte-Oriakoa, Irungoa... naiz. Zertan hobetuko du nire eguneroko bizitza eraikuntza berriak?

Urtean egiten diren 6,7 milioi bidaietatik %60 Donostian bizi ez diren pertsonek egiten dituzte. TOPOa donostiarrentzat zein gipuzkoarrentzat da (bereziki, inguruko herrietako biztanleek erabiltzen dute). Hori dela-eta, azpiegiturak handitzearekin batera, Gipuzkoako biztanleak unibertsitatera edota lanera modu zuzen, eroso eta jasangarriagoan bertaratu ahal izango dira.

TOPOa. Historia luzeko garraioa, lurralde baten zerbitzura

Abenduaren 5ean Donostia (Peñaflorida kalea) eta Irun arteko bidea jarri zen martxan.

TOPOa. Historia luzeko garraioa, lurralde baten zerbitzura

Uztailaren 5ean, Irun eta Hendaia arteko tartea jarri zen martxan.

TOPOa. Historia luzeko garraioa, lurralde baten zerbitzura

Ekainaren 7an, Donostiako hiri-zirkuitua itxi zen, Peñaflorida kalea eta Amarako geltokiaren artean.

TOPOa. Historia luzeko garraioa, lurralde baten zerbitzura

Donostia eta Hernani arteko trenbidea itxi zen, TOPOarekin Amara eta Loiola arteko bidea elkarbanatzen zuena.

TOPOa. Historia luzeko garraioa, lurralde baten zerbitzura

Hamarkada honetan, TOPOak gorakada handia izan zuen Belaskoenea, Anoeta eta Lasarteko adarreko geltoki berrien irekierarekin.

TOPOa. Historia luzeko garraioa, lurralde baten zerbitzura

Azpiegiturak eta zerbitzua hobetu egin ziren Lugaritzeko ingurabidea irekitzean, eta, ondoren, izen bereko geltokia eraiki, eta Amara eta Añorga arteko bidea zabaldu zen.

TOPOa. Historia luzeko garraioa, lurralde baten zerbitzura

Lasarte-Errekalde-Añorga, Loiola-Herrera, Fanderia-Oiartzun eta Altzako adarren zabaltze-prozesuari ekin zitzaion. Geltoki berriak eraiki ziren Añorga, Loiola, Intxaurrondo, Herrera, Altza, Fanderia eta Oiartzunen.